XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apaizak bere baratzeko hiru piku bidali zizkion obispoari sakristaurekin.

Urte hartan pikondoak eman zituen lehen hiru aleak ziren.

Mardulak izan ere! Eskutitz bat ere bidali zion pikuekin batera.

Sakristauak bi piku jan zituen bidean.

Obispoarengana heldu zen eta otarratxoa eman zion; han jarri bait zizkion apaizak pikuak eta eskutitza.

Obispoak eskutitza irakurri zuen eta bi piku falta zirela konturatu zenean, esan zion sakristauari: - Hemen bi piku falta dira.

- Bai, nik jan ditut.

- Jan egin dituzula? Nola egin duzu hori? - Horrela jauna! eta hirugarren pikua jan zuen obispoaren aurrean beste biak nola jan zituen esplikatzeko.

Herriko festetan aizkora apostua jarri behar dela esaten du alkateak.

Baina egualdiaren arazoa bururatzen zaio gazte bati.

Herrian ez dago aizkora apostua egiteko moduko leku estalirik.

Eta galdetzen dio alkateari: - Eta euria egiten badu? - Horixe da errazena.

- Goizean euria egiten badu arratsaldean egingo da apostua eta arratsaldean euria egiten badu goizean.